XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Trebaketan

Hiztegia lantzen

1. Definizioak

Eman definizioari dagokion hitza.

Horretarako, begira ezazu ariketa azpiko hitz andanan.

1. Fruitu eta animalia batzuek babesgarritzat izaten duten azal gogorra.

2. Galdu den zerbait aurkitu.

3. Indar gabe, lurjota geratu.

4. Norbait mindu, kaltetu.

5. Eguzki-eguneko denboraren hogeita lau zatietarik bat.

6. Giza oinaren atzekaldea.

7. Buru argia zein bizia duenari esaten zaio.

8. Neurri gabe gastatu.

9. Tenperatura ura izozteko puntutik beherakoa deneko giroa.

10. Ortzean zazpi kolorez agertzen den uztai argitsua.

11. Beste batek agindu duena beteko duela edo zor duena ordainduko duela ziurtatu.

12. Abere ernaldua.

13. Gauzak egitean gogorik, arretarik edo adorerik jartzen ez duena.

14. Izateko eraren ezaugarria.

15. Janaldi ugari.

16. Biguna eta leuna denaz esaten da.

17. Errekuntza osoaren ondoren gelditzen den hautsa.

18. Norbait edo zerbait dituen loturetatik askatu.

19. Nahaste-borrastea.

20. Itsasoko ur gazia.

21. Ugaritasun handia duena.

22. Nahigabeak jasan.

23. Superfizie batean irekidura edo zartadura egin.

24. Ekintza bat burutu.

25. Gauza zein pertsona baten izateko era.

joria - aiurria - jaregin - oskola - berma(tu) - ernaria - oturuntza - jazo - anabasa - paira(tu) - idoro - orena - geldoa - errautsa - pitza(tu) - kresala - ahi(tu) - jitea - orpoa - eralgi - guria - ostadarra - izorra(tu) - leia - ernaia.

2.Sinonimia

Hitz bakoitzari azpiko multzoko sinonimo bat edo beste dagokio.

1. barruti
2. doan
3. gartzela
4. abagadune
5. gutun
6. idoro
7. abiadura
8. berna
9. intziri
10. izotz
11. etekin
12. istorio

1. ziztu; 2. esparru; 3. debalde; 4. pro(be)txu; 5. hanka; 6. espetxe; 7. eskutitz; 8. topa(tu); 9. une; 10. lei; 11. irabazi; 12. aurki(tu); 13. belozitate; 14. pasadizo; 15. karta; 16. okasio; 17. ki(t)torik; 18. zango; 19. presondegi; 20. eremu; 21. txilio; 22. ipuin; 23. jela; 24. oihu.

3. Gurutzegrama

Erantzun zenbakidunak bete ondoan, pasa ezazu letra bakoitza dagokion goiko taulako laukira eta grabatuan ageri den pertsonaiaren izena, Eusko Ikaskuntza erakundeko lehendakariaren izena alegia, ageriko zaizu.